Emakume Master Cup txapelketako finalak jokatuko dira domekan Astelenan
2018/03/20
16:12
eta kitto!
Astelena frontoiak eskuz binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren finalak jasoko ditu domekan. Patri Espinar (Usansolo) eta Eneritz Arrietak (Azkoitia) Olatz Arrizabalaga (Gernika) eta Leire Etxanizen (Etxebarria) aurka jokatuko dute lehen mailako finala; eta Alaitz Badiola (Azpeitia) eta Oihana Orbegozok (Azpeitia) Ainhoa Urien (Abadiño) eta Amaia Vicarioren (Donostia) aurka jokatuko dute promozio mailakoan. Lehenengo neurketa, promozio mailakoa, 11:30etan hasiko da eta lehen mailakoaren txanda iritsiko da gero. Partidu biak zuzenean eskainiko ditu ETB1-ek.
Iaz lortutako txapela mantentzen saiatuko dira Arrizabalaga eta Etxaniz, baina arerio gogorrak izango dituzte aurrean. Espinarrek badaki zer den eskuz binakako Emakume Master Cup txapelketa irabaztea (2016an eskuratu zuen), eta 2017an One Wall modalitateko munduko txapelketa irabazi eta gero, UK Openeko txapelduna bilakatu da aurten Londresen; eta bere bikoteak, Arrietak, 2017ko 4 ½-ko Emakume Master Cup txapelketa irabazi zuen.
Ehun parte-hartzaile baino gehiagok jokatu dute 2018ko eskuz binakako Emakume Master Cup txapelketa, 8 bikote lehen mailan eta 42 bikote promozio mailan. Hiru hilabeteko lehiaketa izan da eta 115 partidu jokatu dira guztira.