Emakume Master Cup txapelketaren finala Astelena frontoian jokatuko da martxoaren 22an

2018an, Astelena txiki geratu zen Emakumezkoen Binakako Txapelketaren finala jasotzeko eta esperientzia errepikatu nahi dute
Emakume Master Cup txapelketaren finala Astelena frontoian jokatuko da martxoaren 22an
ARGAZKIA: Gorka Rubio, FOKUren artxibotik
2026/02/17 16:23
Ekhi Belar Errasti

Emakume Master Cup txapelketaren 10. edizioa lehiatzen dihardute aurten eta final handia Eibarren jokatuko da, Astelena frontoian. Martxoaren 22an lehiatuko dira txapelketa bikoteak, 12:00etan hasita, eta elite mailako lehia ETB-1ek eta ETB-Satek zuzenean emango dute.

Astelena frontoiarentzat ez da lehen aldia Emakume Master Cup-en finala jasotzen, 2018an Arrizabalaga-Etxaniz eta Espinar-Arrieta nor baino nor aritu baitziren, lehenak gailendu zirelarik (22-7). Ordu hartan frontoia txiki geratu zen bildu zen jendetzaren aldean eta aurten ere esperientzia errepikatu nahi dute antolatzaileek.