"Emakumeak euskal dantzan: gezur baten historia" hitzaldia eman zuen Erandion Oier Araolazak
2019/03/20
10:08
eta kitto!
"Emakumeak euskal dantzan: gezur baten historia" hitzaldia eman zuen martxoaren 14an Oier Araolaza dantzari eta antropologo eibartarrak Erandioko Gautxoriak elkartean. Azaldu zuenez, Euskal Herrian emakumeek inoiz dantza egin izana ukatu izan da XX. mendean, eta oraindik badu eragina ideia horrek. "Emakumeei dantza egitea debekatzetik, dantza egin zutenik ukatzera pasatu zen XX. mendearen hasieran; estrategia eraginkorragoa izan zen". Doktorego-tesia gai horretaz egiten dabil Araolaza, hain zuzen, eta elkarrizketa egin diote www.hiruka.es webgunean.
Argazkia: Gautxoria elkartea.
Argazkia: Gautxoria elkartea.