Emakumeen eta gizonen arteko harreman parekideen inguruko hitzaldiak eskainiko dituzte

Emakumeen eta gizonen arteko harreman parekideen inguruko hitzaldiak eskainiko dituzte
2023/10/25 12:28
eta kitto!
‘Emakume eta gizonen arteko harreman parekideak’ hitzaldi saioak emakumeek indarkeriarik gabeko bizitza izateko duten eskubidea aitortzea du helburu. Era berean, biktimak diren emakume atzerritarren eskubideak eta genero indarkeriako delituengatiko zehapenak arautzen dituen arau-esparruari buruzko informazioa ere emango dute.

Parte-hartzaileek ahalik eta askatasun gehienekin parte hartzeko, gune seguruak sortzeko asmoz. Beraz, askatasun horiek taldekideen sexuaren arabera bereiziko dira bi hitzaldi eskainiz, biak azaroaren 8an.

Bata, emakumeek orientatutako eta osatutako gunean emango dute, Andretxean, ‘Bihargiñak’ izeneko gelan, 18:00etatik 20:00etara, eta honako gai hauek jorratuko dituzte: emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokion testuinguru soziala maila globalean; emakumeen giza eskubideak aitortzeko prozesua; emakumeen aurkako indarkeriaren formak eta adierazpenak; indarkeriari aurre egiteko estrategiak; indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko baliabideak; eta genero indarkeriaren biktima diren emakume atzerritarrei aplikatu beharreko eskubideak eta araudia.

Beste hitzaldia, gizonei zuzendurikoa, Portaleko ikastaro gelan egingo da, 17:30etik 19:30era, eta honako gaiak jorratuko dituzte: gizon etorkina izateagatik edo jatorriz, erlijioz edo kulturaz diskriminatuta izandako sentimendu eta bizipenak, emakumeen mundu mailako diskriminazioaren azterketa, emakumeen aurkako indarkeria moduak zehaztea, emakumeen aurkako indarkeria eta berdintasunarekin lotura duten mitoak identifikatzea, maskulinitate berriak eta berdintasuna eta genero indarkeriaren delituak dituzten atzerriko gizonentzat aplikagarria den zigor araudia lantzea.

Izen-ematea bi hitzaldietarako kartelaren QR-aren bidez egin daiteke.

RELACIONES IGUALITARIAS ENTRE MUJERES Y HOMBRES ZUZENDUTA