Emakumeen Euskal Ligako Urbat Urkotronik taldeak 3. postua berreskuratu du
Eibarko waterpolo klubeko beste taldeentzat ez da oso asteburu txukuna izan
2026/02/24
11:47
Ekhi Belar Errasti
Leioa WP C-ri egindako bisitatik garaile itzuli zen emakumezkoen Euskal Ligan jokatzen duen Urbat Urkotronik. Waterpolo talde eibartarrak oso denboraldi ona egiten dihardu eta, garaipen horrekin, sailkapeneko 3. postua berreskuratu du. Gainera, aurretik dituen taldeak baino partidu gutxiago jokatu ditu oraindik eta gora begira jartzeko aitzakiak ditu.
Gizonezkoei dagokienez, 2. Nazionaleko taldeak atsedena hartu du asteburuan eta Euskal Ligan jokatzen duenak porrot gogorra jasan zuen Askartza B-ren eskutik (9-21).
Master taldeak (argazkian) Logroñoren aurka jokatu zuen eta 9-8 gailendu zitzaion Orbea kiroldegian.