Emakumeen jaurtialdia bihurtu zen Ezoziko bolatokian jokatutakoa
Sailkapen nagusian Pedro Gomez eibartarrak jarraitzen du lidergoan, San Andreseko Lander Odiaga hiru txirlora duela, eta Asola Berriko Bittor Astigarraga da hirugarren, taldekidearengandik sei txirlora. Beteranoen sailkapenean bi eibartarrak daude gorenean, eta emakumezkoenean Isana Gorosabel eskoriatzarrak aurrea hartu du, Asola Berriko hiru ordezkarien gainetik: Enara Montiel lau txirlora dago eta Jone Perales eta Olaitz Rodriguez bostera. Binakako sailkapena ere eibartarren esku dago une honetan, Bittor Ugarteburu eta Bittor Astigarraga gorenean daudela, eta Pedro Gomez eta Gorka Unamuno taldekideak txirlo bakarrera. Azkenik, taldeka ere Asola Berri A da nagusi, San Miguel A 15 puntura dagoela; Asola Berri B laugarren dago.
Hurrengo zapatuan Aretxabaletan jokatuko da zortzigarren jaurtialdia, betiko lez 17:00etan hasiko den saioarekin.