Emakumeentzako surf ikastaroa egingo da Deban hilaren 19tik aurrera

Emakumeentzako surf ikastaroa egingo da Deban hilaren 19tik aurrera
2023/09/11 17:33
eta kitto!

Emakume Surflari elkarteak 16 urtetik gorako emakumeentzako surf ikastaro berria antolatu du. Ikastaroa hilaren 19tik urriaren 6ra bitartean luzatuko da eta parte hartzera animatzen direnek sei saio burutuko dituzte. Antolatzaileek jakinarazi dutenez,  "oinarrizko ezagupenak lortuko ditu partehartzaileak, ur kirolez gozatu ahal izateko konfiantza, ahalduntzea eta autonomia bereganatuz".


Surf ikastaroa lau maila ezberdinetan eskainiko da eta saio guztiak ordutegi berean emango dira; 17.00etatik 19.00etara bitartean, hain zuzen ere. Hori bai, hasiberrientzako ikastaroa martitzenetan egingo da, bigarren mailakoa eguenetan eta hirugarren eta laugarren mailakoak barixakuetan.


Ikastaroaren prezioa (asegurua barne) 113 eurokoa da eta parte hartu nahi dutenek hilaren 14ra bitartean eman ahalko dute izena Turismo Bulegoan, 943 192 452 telefono zenbakira dei eginez edota turismoa@deba.eus helbidera idatziz. Neoprenoa ez duenak Yako Surf edo Ipar Surf lokaletan alokatu ahalko du.