Emakumezko pilotari onenak etzi Astelenan Deporren 100 urteak ospatzeko
Eibarko Klub Deportiboaren mendeurrena ospatzeko, emakumezkoen pilota jaialdia antolatu dute pilota batzordekoek domekarako. Zirkuituko pilotari onenak izango dira arratsaldeko 17:30ean hasiko den jaialdian. Batetik, Arraiza eta Erasun gipuzkoarrak (Donostia eta Zizurkil) Beitia bizkaitarra (Lekeitio) eta Bilyak errioxarra (Santo Domingo de la Calzada) izango dituzte aurkari.
Gero, partidu nagusian, Aldai (txapeldun Emakume Master Cup 2021-2022 eta 2023an; 4 eta erdiko txapeldunordea 2022an; Master Laboral Kutxa ligan txapeldunordea 2022an eta 2020an binakako txapelduna) eta Mendizabal (txapeldunordea binakako Master Laboral Kutxa ligan 2017an) izango dira bikote bat osatzen.
Eta Arrizabalagak (2022an eta 2023an txapelduna eta 2021ean txapeldunordea MLK binakakoan; eta 2022an eta 2023an Bizkaiko Txapelketako banakako txapelduna) eta Arrillagak (2019an Laboral kutxa masterrean banakakoan txapeldun eta txapeldunordea 2021ean) osatuko dute bigarren bikotea.
Partidu horiek luxuzko kartela eta ikuskizun bikaina eskainiko die pilotazaleei.