Emakumezkoen Euskal Herriko 1. mailako Urbat Urkotronikek Sestao jipoitu du
Denetariko emaitzak lortu dituzte asteburuan Urbat Urkotronik waterpoloko klubeko taldeek. Seniorren aldetik emaitza positiboena Euskal Herriko 1. mailan jokatzen duen emakumezkoen taldeak lortu zuen, atzo, Sestaon. Izan ere, 6-23 gailendu zitzaion etxeko taldeari eta, horrela, sailkapenaren 4. postuan kokatzen da 9 punturekin.
Bigarren Nazionalean jokatzen duten gizonezkoek Kanariar Uharteetako CN Metropole liderra izan zuten arerio. “Partida lehiatua izan zen hirugarren zatiaren erdira arte”, Urbatekoen berbetan, baina 18-11 galdu zuten azkenean. Horrela, lau jardunaldiren ondoren, Urbatek punturik lortu ezinda jarraitzen du eta Tres Cantosi egingo dio bisita datorren asteburuan.
Gizonezkoen seniorretako bigarren taldeak, bere aldetik , lehia borrokatua izan zuen Lauroren aurka eta, berdindu ondoren, penaltietan galdu zuen.
Harrobiaren emaitzak
Jubenilak (gi): Urbat 16-13 Sestao
Kadeteak (em): Hiru Urak 1-13 Lauro IKT
Kadeteak (gi): Larraina 4-26 Urbat
Infantil mistoa: Urbat 18-6 Urgara







