Emakumezkoen Euskal Ligako Urbat Urkotronik taldeak gertuago du bigarren postua
Denboraldi bikaina dihardu egiten emakumezkoen Euskal Ligan jokatzen duen Urbat Urkotronik taldeak. Asteburuan arerio zuzena duen Askartza A-ri egin dio bisita eta 10-12 irabazi dio, euren artean sailkapenean dagoen aldea handituz (orain 3 puntu atzetik daude bizkaitarrak). Garaipen horrekin, Urbat gehiago gerturatu da bigarren postuan dagoen Leioa WP B-rengana (3 puntura dago).
Gizonezkoen lehen taldeak, bestalde, Tenerife Echeyde B liderraren aurka jokatu du asteburuan eta, aurpegia eman arren, gol bakarrarengatik galdu du, 12-11. Taldeak berdinduta iritsi dira azken laurdenera, baina eibartarrek amore eman behar izan dute azkenean. Datorren zapatuan, otsailak 14, 20:15ean, eibartarrek Tres Cantos taldearen aurka jokatuko dute liga erregularreko azken partidua eta Galtzaileen Faseari ekingo diote gero.