Emakumezkoen futboleko lehen taldeak prestatzen dihardu Sevillaren aurkakoa
Partidua zapatuan jokatuko da, Ipuruan, 14:00etan
2024/04/09
10:25
eta kitto!
Yerai Martinen taldeak egun bakarreko atsedenaldia izango du aste honetan asteburuko partidua ahalik eta hoberen prestatzeko asmoz. SD Eibarko lehen taldea F Ligara bueltan da eta zapatuan Sevillaren aurka jokatuko du Ipuruan. Atzo Anexoan entrenatu ondoren, gaurko eta biharko lan-saioak 11:45ean hasiko dira, biak ere Unben. Etzi izango dute atsedenaldi bakarra, eta barixakuan berriro bueltatuko dira Unbera, egun hauetako ordu eta toki berean (11:45ean, Unben).
Erraza ez den izango zapatuko partidua arratsaldeko 14:00etan hasiko da Ipuruan. Domekan, azkenik, beste lan-saio bat izango dute, orduko hori 10:00etan eta Anexoan.