Emakumezkoen infantil taldea sortzeko deialdia egin du CD Urki taldeak
2012 eta 2013 urteetan jaiotako nesken bila dabil talde eibartarra datorren denboraldiari begira
2026/06/26
13:45
Ekhi Belar Errasti
CD Urki futbol taldeak 2026/27 denboraldian emakumezkoen infantil taldea sortzeko jokalariak behar dituela jakinarazi du eta, horretarako, 2012 eta 2013 urteen artean jaiotako nesken bila dabil.
Horrez gain, taldearentzat entrenatzailea ere behar du. Beraz, interesa duenak clubdeportivourki@gmail.com helbidera idatzi dezake.