Emakumezkoen lehen taldeak “ezinezkoari” egin beharko dio aurre zapatuan
2023/12/08
08:56
eta kitto!
Horrela deitu diezaiokegu zapatu arratsaldean Yerai Martinen neskek aurre egin beharko dioten erronkari. Johan Cruyff-en estadioan jokatuko den norgehiagoka 16:30ean hasiko da eta bisita ezin zailagoa izango da eibartarrentzat, FC Barcelonak orain arte jokatutako partidu guztiak irabazi dituelako, nahiko erraz gainera, eta euren selekzioekin jokatzen dituzten jokalari internazionalez beteta dagoelako. Eibartarren kasuan ere hiru dira euren selekzioekin jokatu ondoren Ligara bueltatzen direnak berriro: Andrea Alvarez Guatemalarekin izan da, Noko Matlou Hegoafrikarekin eta Hapsatou Malado Senegalgo selekzioarekin. Punturik ez badute lortzen ere, eibartarrak jaitsiera postutik kanpo izango dira jardunaldiaren amaieran, une honetan lau ateratzen dizkiotelako Granadari eta sei Huelvako Sporting-ari.
Atzoko lan-saioaren ondoren, gaurkoa ere Unben izango dute Yerai Martinenak, 10:45ean hasita. Eta zapatuan Bartzelonan jokatu ondoren, domeka eguerdian Ipuruako anexoan jardungo dute, 12:00etatik aurrera.