Emakumezkoen Mek Eibar Eskubaloiak garrantzi handiko partidua du zapatuan Ipuruan

Emakumezkoen Mek Eibar Eskubaloiak garrantzi handiko partidua du zapatuan Ipuruan
2023/12/07 18:05
eta kitto!
Ohorezko Zilarrezko Mailan jokatzen duen emakumezkoen taldeak 26-24 galdu zuen La Jotarekin Zaragozan izandako partidu zirraragarrian. Atsedenaldira atzetik joan ziren eibartarrak (13-7) defentsako balantze eskasaren ondorioz, baina bigarren zatian egoerari buelta eman eta markagailua iraultzekotan izan ziren, berpizte hori beranduegi iritsi bazen ere. Lucia Zubizarreta gaztea (zortzi golekin) eta Karmele Hurtadoren joko bikaina azpimarratu daitezke. Zapatuan Ipuruan, 18:00etan hasita, berebiziko garrantzia hartuko duen neurketaren aurrean izango gara: BM Loyola izango dute aurkari Andoni Perezen neskek eta, ikusita bien arteko aldea bakarrik hiru puntukoa dela, jokoan daudenak pisu handia izan dezakete denboraldiaren amaieran.