Emilio Azurmendi hil da
2013/03/14
00:00
eta kitto!
Atzo gauean hil zen Emilio Azurmendi "Sagarbitza", 76 urterekin. 1936an Eibarren jaiota, Gorosta bailarako Sagarbitza edo Sagarbieta baserrian eman du bizitza osoa. Bere aldeko hileta-elizkizuna bihar arratsaldean egingo da, arratsaldeko 19.00etan hasita, Karmengo Amaren parrokian. Eibarko baserritarren alkate, zinegotzia eta Arrateko Kofradixako kideak Ahotsak.com proiektuan ere parte hartu zuen, eta bere lekukotasuna www.ahotsak.com webgunean sartuta aurkitu dezakezue.