Empalabramiento programaren beste edizio bat jarri dute martxan

Empalabramiento programaren beste edizio bat jarri dute martxan
2023/10/18 10:40
eta kitto!
Atzeritarrek gaztelaniaz ikastea eta trebatzea helburu duen Empalabramiento programaren edizio berria abiatu du Udalak. Gizarte Zerbitzuen Saileko Immigrazioaren eta Kultura Aniztasunaren Unitateak bultzatuta, parte-hartzaileak ahalduntzea, eta haien independentzia eta autonomia pertsonala lortzen laguntzea da proiektuaren helburua.

Programa ekainera arte egongo da martxan, astelehen eta martitzenetan, 15:00etatik 18:00etara, Portaleako ikastaro gelan. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi izanez gero, 943 708 440 telefonora deitu edo empalabramiento.eibar@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Kartela.