Enara Montiel hirugarren izan da Elgetako hiru txirlo tiraldian
Datorren domekan jokatuko da finala, 12:00etan, Etxaguen (Aramaio) bolatokian
2025/11/17
17:13
Ekhi Belar
Aurrera jarraitzen du Euskal Herriko 35. Hiru txirlo Txapelketak eta azken tiraldia Elgetan egin dute. Bertan, MX3T taldeko Jabi Urkidi izan zen irabazle 9 txirlorekin eta haren atzetik sailkatu ziren Jose A. Nuñez (San Andres), Enara Montiel (Asola Berri) eta Xabier Loiola (San Migel) 7 txirlorekin.
Txapelketaren finala datorren domekan jokatuko da, azaroaren 22an, Etxaguen (Aramaio) bolatokian, 12:00etan.