Eñaut Urkaregi nagusitu da junior mailako 46. Udaberri Sarian

Ander Otegi eta Aimar Fernandez de Gorostiza ere igo ziren podiumera
Eñaut Urkaregi nagusitu da junior mailako 46. Udaberri Sarian
2024/02/26 12:30
eta kitto!

Tolosa-Danena taldeko Eñaut Urkaregik irabazi zuen domeka goizean jokatutako Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako denboraldiko lehenengo proba. Junior mailako lasterketa hori oso borrokatua izan zen eta txirrindulariak banaka heldu ziren azken kilometroetara, helmugan ere horreta edo lagun gutxiko taldeetan sartzen joateko.

Irabazlearen atzetik sartu zen Ampo taldeko Ander Otegi, eta ondoren helmugaratu zen Ipar Maquina-Dimaq taldeko Aimar Fernandez de Gorostiza. Podiuma hiru horiek osatu bazuten ere, Mattin Basurto (Irun) eta Ethan Cabanillas (Ampo) izan ziren lasterketako protagonista nagusiak, bien artean burututako ihesaldiari esker.

Lasterketako 78 kilometroak bi ordutan osatu zituen irabazleak (2:00:31), bi segundora sartu zen Otegi, laura Fernandez (hirugarren sailkatu horrek Mendiko sailkapena bereganatu zuen), bost segundora helmugaratu zen Cafe Dromedario taldeko Unai Moran, eta seira Ulmako Beñat Iñarra. Lehenengo taldetxoa, zazpi lagunekoa, 10 segundora iritsi zen.