Eñaut Urkaregik Gipuzkoako txapela jantzi zuen San Juan Saria irabazita

GT Tolosa/Danenako txirrindulariaren atzetik zapaldu zuten helmuga Viveros San Antonio Marduko Beñat Sainzek eta Ipar Maquina-Dimaq taldeko Joan Cardonak
Eñaut Urkaregik Gipuzkoako txapela jantzi zuen San Juan Saria irabazita
2025/06/17 10:31
eta kitto!

Domekan gurean jokatutako San Juan Sari Nagusiaren 89. edizioan 97 txirrindularik hartu zuten parte guztira, lasterketan nagusitu eta jokoan zegoen junior mailako Gipuzkoako txapelaren bila ere aldi berean.

Hainbat jauzi eman ziren tropelaren barruan, baina lasterketa ez zen apurtu Kalbarioko igoerara iritsi arte. Ihesaldi horietako batean osatutako taldetik irten zen azkenean garaipenaren borrokan sartu zen hirukotea, euren arteko esprint estuan Eñaut Urkaregi nagusitzeko. GT Tolosa/Danenako txirrindulariaren atzetik zapaldu zuten helmuga Viveros San Antonio Marduko Beñat Sainzek eta Ipar Maquina-Dimaq taldeko Joan Cardonak.

Lasterketa oso azkarra izan zen eta garaileak orduko batazbesteko 40,82 kilometroko abiaduran osatu zuen proba. 79 txirrindularik amaitu zuten San Juan Sari Nagusia; hau da, 18 izan ziren bakarrik erretiratutakoak.