Eneko Andueza (PSE-EE): "Ilusioz begiratzen diegu hauteskunde hauei eta eusteko esperantza daukagu"

Eneko Andueza (PSE-EE): "Ilusioz begiratzen diegu hauteskunde hauei eta eusteko esperantza daukagu"
2016/09/25 08:45
eta kitto!
Eneko Anduezak Urkizuko eskolan eman du botua, goizeko 10:00ak aldera. Ordu horretan oraindik giro lasaia zen nagusi ikastetxeko mahaietan zein kalean.

- Nola ikusi duzu kanpaina?
Kanpaina ondo ikusi dugu, pozik gaude. Jendearengandik gertu egon gara, Eibarren egunero irten gara kalera eta jendearen berotasun eta elkartasuna sentitu dugu. Beraz, alde horretatik pozik gaude. Intentsitate handiko kanpaina izan da, ekitaldi askorekin, ez bakarrik Eibarren baita kanpoan ere, EAE mailan.

- Nolako emaitzak espero dituzu?
Emaitzak gero ikusiko ditugu, baina guk ilusioz begiratzen diegu hauteskunde hauei. Ez dut esango emaitzak errepikatuko direnik, oraingoan alderdi berriak daude eta, baina hala ere eusteko esperantza daukagu.