Eneko Anduezak Lehendakari izateko asmoa agertu du
2023/10/10
17:10
eta kitto!
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak atzo Bilboko Nueva Economía foroan berretsi zuenez, lehedakarigai izateko prest dago. Eibartarraren ustez, sozialisten ereduak erantzungo die ondoena gizartearen beharrei. Datorren urterako aurreikusita dauden Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako, PSE-EEk martxan jarri du jada lehendakarigaia hautatzeko prozesua. Bihartik urriaren 18ra bitartean bermeak jasoko dituzte. Hautagai bat baino gehiago aurkeztuz gero, hauteskunde primarioak urriaren 29an egingo dituzte eta, bigarren itzulia behar izanez gero, azaroaren 5ean egingo dute.
Hezkuntza Legea ere izan zuen hizpide Anduezak. Hizkuntzen ereduei erreferentzia eginez, Kataluniako murgiltze eredua baztertu zuen: “Euskadi ez da Katalunia, PSE-EE ez da PSC, eta euskara ez da katalana”. Eredu elebakarra ere baztertu zuen, arrazoituz gurasoek aukera izan behar dutela euren seme-alaben hezkuntzan egokiena izango den eredua aukeratzeko.