'Entzun Daniel', Juana Rivas eta bere semeen aldeko elkarretaratzea egingo da astelehenean Eibarren
Datorren astean Justiziak Francesco Arcuri aitarekin joatera behartuko du Daniel, Juana Rivasen 11 urteko semea.
2025/07/18
11:50
eta kitto!
Estatuko beste hainbat lekutan bezala, Eibarren ere Juana Rivas eta bere semeen aldeko elkarretaratzea egingo da datorren astelehenean, uztailak 21, Untzaga plazan, 20:00etatik aurrera.
Datorren asteartean, uztailak 22, Justiziak Francesco Arcuri aitarekin joatera behartuko du Daniel. Juana Rivasen 11 urteko semea. Aita irailean epaituko dute Italian, 7 urtez tratu txar fisikoak eta psikologikoak emateagatik. Granadako 3 zenbakiko Epaitegiko epaileak erabaki hori hartu du adingabeari entzuteari uko egin ostean, haurrak babesteko nazioarteko protokoloak urratuz eta urtarriletik babesten zuen kautelazko neurri bati entzungor eginez.
Hori saihesteko mekanismo bat dago: 2019/1111 Europako Erregelamenduaren 39. artikulua. Aukera ematen dio herrialde bati Europako beste herrialde baten epai bat betearazteari uko egiteko, bere "ordena publikoaren" aurkakoa bada. Eta Espainiako Konstituzio Auzitegiak ebatzi du adingabearen interes gorena "lehentasunezko ordena publikoko araua" dela.
Gauzak horrela, Juana Rivas eta bere semeak babesten duten emakumeen kolektiboek eskatzen dute;
- BEREHALA ETETEA Danielen entrega.
- 2019/1111 EB Erregelamenduaren 39. ARTIKULUA APLIKATZEA: Espainiak uko egin diezaioke "adingabearen interes gorena" urratzen duten zaintzak exekutatzeari.
- DANIELI ENTZUTEA babes-protokoloen bitartez.
- 2019/1111 EB Erregelamenduaren 39. ARTIKULUA APLIKATZEA: Espainiak uko egin diezaioke "adingabearen interes gorena" urratzen duten zaintzak exekutatzeari.
- DANIELI ENTZUTEA babes-protokoloen bitartez.
Danielen aldeko firma bilketa martxan dago ESTEKA HONETAN
Danielen garrasia
Danielek hilabeteak daramatza gauza bera errepikatzen: "Ez dut aitarengana itzuli nahi, eta ezin dut. Gezurra esatera behartuko nau, bestela hil egingo nau eta ". Bere testigantzak Italian bizi izan zen urteetan izandako kolpeak, umiliazioak eta heriotza-mehatxuak deskribatzen ditu. Gabriel anaiak, gaur egun adinez nagusia denak, baieztatu egiten du: 16 urterekin ihes egin zuen aitaren etxetik, eta 18 urte betetzean, formalki salatu zuen aitak egiten duen indarkeria. Baina bere anaiaren eta amaren talde juridikoak, Juana Rivasek, umea babes protokoloak jarraituz aztertzeko eskatu dionean Granadako epaileari, ezezko borobila eman dio.