Epaitegiak Eibarko Udalaren alde ebatzi du Errebal eraikinaren auzian

Errebal Plazaren obra amaitu zenetik Eibarko Udalak eta Errebal Eraikina Aldi Baterako Enpresa-Elkarteak (ABEE) zuten auziari amaiera eman diote epaitegietan.
Epaitegiak Eibarko Udalaren alde ebatzi du Errebal eraikinaren auzian
2025/07/08 17:26
eta kitto!

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ebatzi duenez, aipatutako ABEE-ak 106.496 euro ordaindu beharko dizkio Udalari, obra 20 eguneko atzerapenarekin amaitzeagatik, konpentsazio gisa. Aurretik ere, iazko martxoan, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak ABEEak obra-amaieraren kontzeptuan Udalari eskatzen zion zenbatekoa murriztu zuen, 159.407 eurotik 37.627 eurora jaitsiz.
Epaiarekin pozik dago Jon Iraola alkatea: “Garrantzitsuena da irekitako prozedura judiziala behar bezala itxi dela, eta alderdi teknikoak zein politikoak egindako lanari abala eman diola. Izan ere, beti izan dugu argi ez genuela ordaindu behar 'Errebal Eraikina ABEE' enpresak eskatzen zigun guztia, eta Udalak kalte-ordainak jaso behar zituela obra amaitzeko izandako atzerapenarengatik”.