Era guztietako dantza erakustaldiekin ospatu da Dantzaren Nazioarteko Eguna
Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, atzo arratsaldean dantza erakustaldi bereziak egin zituzten herriko dantza taldeek eta akademiek.
2025/05/01
13:09
eta kitto!
Ballet Eibarres, Beheko Tokia, Eibarko Dantza Eskola, KAXA, Kezka, Koa, Pagatxa, La Salsa de Cuba eta Untzagako Jubiletxea aritu ziren, herriko hainbat tokitan dantzan, eta Untzagan elkartu ziren ondoren. Amaitzeko erromeria eskaini zuen Gauargi taldeak.