Era guztietako dantzak erakutsiko dituzte bihar kalean, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
Dantzaren Nazioarteko Eguna da gaur eta, hori ospatzeko, bihar arratsaldean dantza erakustaldi bereziak egingo dituzte herriko dantza taldeek eta akademiek.
2025/04/29
18:25
eta kitto!
Horrela, azken urteotako joerari jarraituz, kalera irtengo dira, herrian daukagun eskaintza eta dantza egiteko gaitasuna erakustera. Ballet Eibarres, Beheko Tokia, Eibarko Dantza Eskola, KAXA, Kezka, Koa, Pagatxa, La Salsa de Cuba eta Untzagako Jubiletxea izango dira aurten kalera irtengo diren dantza talde eta akademiak, eta herriko zenbait tokitan arituko dira dantzan lehenik, 17:30ean: Ipuruan, Legarren, Urkizun eta Legarren, hain zuzen ere. Gero, talde guztiak Untzagan elkartuko dira eta harmailen aurreko parkean ikuskizun berezia eskainiko dute. Dantza egin eta herri guztia dantzan jarri ostean, egunari amaiera emateko, 20:30ak inguruan, Gauargi taldearen eskutik erromeria egingo da Untzaga plazan.