Erabaki dira futbol-zaletuaren torneoko Kopako finalerdiak

Bar Marem vs Kalaka Buenos Aires eta Malape Taberna vs Garajes Garcia izango dira partiduak
Erabaki dira futbol-zaletuaren torneoko Kopako finalerdiak
2025/05/14 12:11
eta kitto!

Aurreko asteburuan Unben jokatutako futbol-zaletuaren torneoko Kopako final-laurdenak jokatuta, dagoeneko badakigu zeintzuk izango diren finalerdietara heldu diren lau taldeak, euretako bat repeskan izan bazen ere. Malape Tabernak 3-0 irabazi zion BOJ taldeari, azken hau aurkeztu ez zelako. Kalaka Buenos Aires 2-1 nagusitu zitzaion Adahi Etxegiri, Haritz eta Gaizkaren golei esker; Ikerrek sartutakoa Adahirentzat ez zen nahikoa izan. Eta hirugarren neurketan Garajes Garciak eta Bar Maremek bina berdindu zuten, ondoren penaltietan Bar Marem nagusitzeko; hala ere, talde bat repeskatu behar zen finalerdietako laugarrena izateko, eta zorte hori egokitu zitzaion Garajes Garciari, hain zuzen ere. Finalerdietako partidu biak zapatu honetan jokatuko dira: 09:00etan, Bar Marem vs Kalaka Buenos Aires; eta 10:30ean, Malape Taberna vs Garajes Garcia.