Erabilitako liburu azoka ipiniko dute asteburuan Saharako errefuxiatuei laguntzeko
2013/07/18
00:00
eta kitto!
Eibar-Sahara Elkarteak antolatuta, asteburu honetan bigarren eskuko liburu azoka egingo da Untzagan. Zapatuan eta domekan zabalduko dute azoka, goizez eta arratsaldez, eta liburuen salmentan batutako dirua Saharako errefuxiatuei laguntzeko erabiliko dutela aurreratu dute elkarteko arduradunek. Aurten, gainera, liburuak salgai ipintzeaz gain henna-tatuaje tailerra ipiniko dute eta nahi duenak tea hartzeko aukera ere izango du, horretarako prest egongo den jaiman.