Eraikin partikularretan pintadak garbitzeko doako zerbitzua emango du Udalak
2023/12/22
10:21
eta kitto!
Eibarko Udalak berriz ere jarri du martxan eraikin partikularretatik pintadak kentzeko programa. Doako zerbitzu bat da, oso harrera ona izan duena aurreko urteetan, eta auzo-erkidegoek, merkataritza-lokalen jabeek eta errentariek, eta jabe bakarrek har dezakete parte. Jabeek eta bizilagunen komunitateek egin dezakete eskabidea abenduaren 26tik urtarrilaren 12ra.
Jon Iraola alkateak: "Lokaletako eta etxebizitzetako fatxadak garbitzeko beharraz jabetzen naiz. Eibar garbi ikusi nahi dugu; horregatik, eta, nahiz eta jabego pribatuak izan, Udalak aparteko esfortzu bat egiten du. Nolanahi ere, uste dut beharrezkoa dela herritarrei ere esfortzu bat eskatzea gure herria garbi edukitzeko. Udalaren ahaleginak zibismoaren eskutik joan beharra dauka”. Azkenik, adierazi du grafitiak eta pintadak egiten dituzten pertsonak, sarri, ezagunak direla, jarraipena egiten zaiela eta hainbat aldiz jarri zaiela zigorra.
Eskabideak nola egin behar den jakiteko informazioa HEMEN aurkitu daiteke.