Erantzukizunak eskatzeko manifestazioa egin da Zaldibarko luizia gertatu zenetik lau hilabete betetzean

Erantzukizunak eskatzeko manifestazioa egin da Zaldibarko luizia gertatu zenetik lau hilabete betetzean
2020/06/06 21:17
eta kitto!
Gaur lau hilabete bete dira Verter Recycling 2002 SM enpresaren Zaldibarko zabortegia amildu zenetik eta bertan, hondakinen azpian, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak desagertu zirenetik. Hori gogoratzeko eta gertatutako hondamendiarengatik erantzukizunak eskatzeko, arratsaldean manifestazioa egin da Eibarren, Zaldibar Argitu plataformak deituta. Eibarren ez ezik, gaur mobilizazioak egin dituzte Zaldibarren, Elgetan, Zallan, Ermuan eta Markinan, Langileak, osasuna, erantzukizunak goiburuari jarraituz.

https://youtu.be/20F41k_Gd1U