Erasoen kontrako martxa zaratatsua deitu du Naluak

Erasoen kontrako martxa zaratatsua deitu du Naluak
2016/04/01 15:30
eta kitto!
Nalua talde feministak martxa zaratatsua deitu du biharko (zapaturako), atzo eguerdian gertatu zen eraso matxistaren kontra protesta egiteko eta "Eibarren egunero ikusten diren bestelako jarrera eta eraso matxistak" salatzeko. Adierazi dutenez, "atzo eguerdian Toribio Etxebarria kale inguruan gizon batek ustez bikotekidea zen emakumeari oihuka zuzendu eta fisikoki eraso egin zion". Horren aurrean bihar 20:00etan San Andres elizako parkean (Katu Kale taberna parean) batu eta pankartak egiteko deia egin dute eta ondoren, 21:00etan, martxa zaratatsua abiatuko da handik. 


image