Erdigunea oinezkoentzat izango da bihar, 15:00etatik 22:00etara
Zapatuan, hilak 10, erdigunea oinezkoentzat izango da 12:00etatik igandeko 22:00etara. 12:30ean ekingo zaio kuadrilen kalejirari. Ibilbidea honako hau izango da: Untzaga, Calbeton, Bidebarrieta, Julian Etxeberria, Toribio Etxebarria, Untzaga.
Horrez gain, ekitaldi hauek izango ditugu zapatuan zehar:
-12:30 – 14:30: Photocall-a Untzaga plazan.
-16:30-19:30: Puzgarriak Errebal plazan.
-19:00 - 21:30: umeendako berbena Untzaga plazan MUGI PANDEROA taldearekin.
-19:30: Aratosteetako koadrilen kalejira, taberna eta kartel lehiaketen sari banaketa Untzaga plazan.
- 19:00 – 21:00: Photocall-a Untzaga plazan.
- 19:00: Eibarko kaleetatik “Brass Band” taldearen animazio musikala.
- 23:30 - 01:30: Dantzaldia MUGI PANDEROA taldearen eskutik Untzaga plazan.