Eric Perez ermuarrak Barakaldo CFn jokatuko du lagata

Oscar Carrasko kataluniarra, ostera, SD Tarazonan arituko da, hau ere lagata
Eric Perez ermuarrak Barakaldo CFn jokatuko du lagata
2025/07/07 10:04
eta kitto!

Alde guztien artean lortutako akordioaren ondorioz, Eric Perezek Barakaldo CFn jokatuko du lagata. 2001ean jaiotako ermuarrak kadete adinetik jokatu du SD Eibarren, oinarrizko futbol talde guztietako partaide izanik. Aurtengo urtarriletik Eric Perez SD Amorebietan aritu da lagata; beraz, bigarren denboraldia egingo du beste talde batean.

Bestalde, Oscar Carrasco jokalari kataluniarra SD Tarazonan arituko da, hau ere lagata. Aurten gizonezkoen lehen taldearekin debutatu duen erdilaria 22/23 denboraldian iritsi zen SD Eibarrera, armaginen bigarren taldera, eta azken den denboraldian, gainerako taldekideekin batera, Eibar B Bigarren RFEFra igotzea lortu zuen. Denboraldi honetan Carrasco lehen taldearen dinamikaren barruan egon da, eta Beñat San Joseren aginduetara debutatu du FC Cartagenaren aurkako partiduan.