Eric Steckel blues abeslari eta gitarra-joleak kontzertua emango du igandean, Coliseo antzokian

Kontzertua ikusteko sarrera bikoitza zozketatuko dugu
Eric Steckel blues abeslari eta gitarra-joleak kontzertua emango du igandean, Coliseo antzokian
2026/04/14 13:00
Ekhi Belar Errasti

Igande honetan, 19:00etan, Musika Klubeko saio berria jasoko du Coliseo antzokiak. Oraingoan Eric Steckel igoko da eszenatokira, blues-rock oso erritmikoa ekarriz. Abeslari, gitarra-jole, konpositore eta ekoizle estatubatuarrak 12 disko kaleratu ditu dagoeneko eta birak egin ditu mundu osoan zehar Steve Vai, Gregg Allman, Johnny Winter, John Mayall, Ray Charles, Larry Carlton, Robben Ford eta beste batzuekin batera.

Gaztelupeko Hotsak ekoiztetxekoen berbetan, “blues rock oso erritmikoa nahasten duen gitarra-jole honek Eric Clapton, Gary Moore, Rory Gallagher, Jimmy Hendrix, Stevie Ray Vaughan eta beste askoren eragin argia dakar, eta Hard Rockarekiko zaletasuna ere sumatzen zaio”.

Hauek dira Gaztelupeko Hotsak-ekoen beste berba batzuk:

“Gitarra indartsuarekin, ahots hunkigarriarekin eta hard rock zein blues rock nahasketa gupidagabearekin, Eric Steckelek ‘Sandstorm’ estudioko album berria kaleratuko du apirilean SPV Recordings-en bitartez, Europan hasten den 2026ko mundu biraren hasiera ofiziala markatzeko.

Hogeita hamar urte eskasekin, Steckel kultuko artista bihurtu da jadanik nazioarteko gitarra-joleen komunitatean. ‘Sandstorm’ albumak bere alderdirik kontzentratu eta leherkorrenean harrapatu du: riff indartsuak, solo biziak eta konposizio garaikideak uztartzen dira soinu moderno eta indartsuan, bluesaren puristak eta hard rockaren zaleak liluratzeko adinakoa. 

Diskoa Dan Malschek egin du, Ghost, Gojira eta Avenged Sevenfold bezalako taldeekin egindako lanagatik egin zen ezaguna, eta horrek soinuaren pisu handiagoa eta nazioarterako indarra eman dizkio”.

 

Sarreren zozketa

Steckelen kontzerturako sarrerak Kutxabank bitartez eskuratu daitezke, baina guk sarrera bikoitza zozketatuko dugu.

Horretarako, ESTEKA HONETARA jo behar duzue.