Ernai gazte antolakundeko kideek diru-bilketa egingo dute gaur egingo den presoen aldeko elkarretaratzean

19:30etik aurrera Untzagan egongo dira, eskudirutan egindako ekarpenak hartzeko prest.
Ernai gazte antolakundeko kideek diru-bilketa egingo dute gaur egingo den presoen aldeko elkarretaratzean
2024/10/25 17:23
eta kitto!

Iaz Bilbon eta Gasteizen egindako ekimen batzuen harira, Eusko Jaurlaritzak guztira 290.500 eurora ailegatzen diren 133 isun jarri dizkio Ernai gazte antolakundeari. Ernai-tik salatu dutenez, “tamaina horretako eraso ekonomikoak egoera zailean utzi du gazte antolakundea, eta egoerari aurre egiteko diru-bilketa bat jarri dugu martxan. Diru-bilketa kanpaina horren baitan, Eibartik ere gure ekarpena egiteko, eskudirutan ekarpena egiteko aukera eskainiko dugu. Horretarako, gaur 19:30ean egingo den presoen aldeko azken ostiraleko elkarretaratzean egongo gara Ernaiko kideok, eskudirutan ekarpenak jasotzen. Asko eskertuko genuke Untzagatik pasatu eta ekarpenen bat egitea, bakoitzak ahal eta nahi duen neurrian, dena da ongi etorria”.