Ernai Udaltzaingoak suzko armak eramatearen aurka azaldu da

Ernai Udaltzaingoak suzko armak eramatearen aurka azaldu da
2022/04/06 15:44
eta kitto!
Eibarko Ernaik ‘Zuen pistolen aurrean elkarzaintza eta autodefentsa dira gure armak’ izenburua duen gutuna argitaratu du, maiatzaren 1etik aurrera herriko Udaltzaingoak suzko armak eramatearen aurka azalduz. Ernaik adierazi du denbora luzez daramatela udaltzainen jarrera oldarkorra eta gehiegikeriak jasaten eta salatzen, eta diotenez, “errepresio eta autoritarismoaren gorakada honen aurrean, gazteok ez gara isilduko”.

Ernairen ustez neurri hau arrisku larria da eibartarrentzat, “eta are gehiago gazteontzat”. “COVID-19aren pandemiarekin nabarmen areagotu den kontrol sozialak zuzeneko eragina du gazteongan, eta poliziaren jopuntuan egon gara, errepresio izugarria jasanez gazte izate hutsagatik”, diotenez. “Honen adibide da Arrate Egunaren bezperan Ertzaintza gazteon aurka bortizki oldartu zenekoa”; eta bestetik zera gehitzen dute: “joan den barixakuan, Korrikaren harira antolatu genuen karropoteoan hiru udaltzain gerturatu zitzaizkigun mehatxu artean, horretarako baimenik ez genuela leporatuz, Gazte Mugimenduko kide bat identifikatu zutelarik”.

 

Captura de pantalla 2022-04-06 a las 15.39.34