Eroa Naizen, Garrapata eta The Rockos-en kontzertua bihar gauean Txaltxa-Zelaian
2016/10/14
14:05
eta kitto!
Bihar gauerako, zapatua, rock kontzertua antolatu dute Eibarko Musikari Gazteen Elkartekoek, herriko hiru talderekin: Eroa Naizen, Garrapata eta The Rockos taldeen musikarekin zuzenean gozatzeko aukera izango da Txaltxa-Zelaian, 22:00etatik aurrera. Eroa Naizen izenaren atzean hiru musikariren proiektu esperimentala dago. Garrapata, berriz, 2004an sortu zen, punk musika gustoko zuten lagun batzuk elkartu eta jotzen hastea bururatu zitzaienean. Eta behin taldea osatuta, euren gustoko musika jotzeari ekin zioten: Eskorbuto, R.I.P., Cicatriz eta horrelakoen kantuak gustora jo arren, euren abestiak sortzen joan dira. Horietako batzuk Legarreko estudioan grabatu eta diskoa kaleratu zuten eta Eibarren eskaini zuten lehen kontzertua auzo horretako jaietan izan zen. Eta hirugarren taldea, The Rockos, Eibar eta Ermua artean, erdibidean dago, taldekideak toki bietakoak dira eta: Sergio Garbayo (bajua eta ahotsa), Urtzi Lamariano (gitarra), Iker Garcia (gitarra), Unai Cabanzon (tronpeta) eta Markel Corral (bateria) musikariek osatzen dute rocka egiten duen taldea eta aurretik ere izan da euren musikarekin herrian gozatzeko aukerarik, besteak beste, Ustekaberen 15. urteurrenean eman zuten kontzertuan.
Hiru taldeak batzen dituen elementu komuna Legarreko gune musikala da. Herriko taldeentzat entsegu gune modura 1996an sortu zen espazioak 400 bat metro karratu ditu eta bederatzi entsegu-gela eta grabazioak egiteko kabina dauzka. Eibarko Musikari Gazteen Elkarteak berak kudeatzen du gunearen erabilera eta entsegu lokal bakoitzean talde batek baino gehiagok jarduten du, asteko egun eta ordutegiak txandakatuta.
Eroa Naizen
Garrapata
The Rockos