Erosketak egitera goazenean euskeraz aritzea proposatzen digu Euskaraldiak

Erosketak egitera goazenean euskeraz aritzea proposatzen digu Euskaraldiak
2020/04/28 08:34
eta kitto!
Euskaraldiak abiatutako Etxealditik Etxealdira ekimenak gaurko egunerako honako erronka proposatzen digu: zerbait erosi behar dugulako etxetik irtenez gero, tarte horretan euskera arabiltzea: “Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere. Etxean egon arren tarteka etxetik irten beharra izaten dugu auzoko dendan erostera, supermerkatura, okindegi, arraindegi, harategi, barazki dendara edo egunkari bila. Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… ahaleginduko gara?”. Egunero bezala, zuen mezuak, argazkiak… zabaltzerakoan @euskaraldia aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira etiketatu, ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin partekatzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=aWeh2sgjIa4&feature=emb_logo

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001