Errebal ludoteka urtarrilaren 8an jarriko da martxan

Errebal ludoteka urtarrilaren 8an jarriko da martxan
2023/12/13 11:52
eta kitto!


Urtarrilaren 8tik aurrera Errebal ludotekak Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitartean dauden haurrei ateak zabalduko dizkie. Zerbitzu hau erabili nahi dutenek izena emateko aukera izango dute abenduaren 11tik 17ra bitartean. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailarako ikasleek 18:00etatik 19:30era izango dute zerbitzua eta astelehenetik ostiralera  egongo da zabalik.

AURRE MATRIKULA online egitea derrigorrezkoa da esteka honen bitartez: https://formularioak.eibar.eus/eu/erreballudoteka2023-2024

MATRIKULA DEFINITIBOA PRESENTZIALA: Indianokua gaztelekuan, abenduaren 18tik 19ra ordutegi haurtean: 10:00-13:00 eta 16:00-18:00.