Errebal Plataformak alkategai guztiekin debate publikoa antolatu du biharko
2019/05/21
11:16
eta kitto!
Errebal Plataformak deituta, bihar (eguaztena, hilak 22) debate publikoa egingo da Portalean (areto nagusian), 19:00etatik aurrera. Antolatzaileek azaldu dutenez, domekan egingo diren Udal Hauteskundeetara aurkezten diren zerrendaburu guztiek hartuko dute parte eztabaidan: Miguel de los Toyos (PSE-EE), Josu Mendicute (EAJ-PNV), Gorka Errasti (EH Bildu), Isabel Fernandez (Elkarrekin Podemos) eta Javier Nuñez (PP). Debaterako gaia, berriz, honakoa izango da: Eibarko erdialde eta behealderako (Errebal, Arragueta, Matsaria, Urkizu,Txonta...) euretako bakoitzak zer proposatzen duen. Politikoen interbentzioak amaitu eta, jarraian, herritarrei galderak egiteko aukera emango zaie.