Errebalgo bulegoak 116 eskaera jaso ditu gaur arte, aparkalekuetarako edo trastelekudun aparkalekuetarako
2021/03/23
10:42
eta kitto!
Joan den otsailaren 15ean udal bulego bat jarri zen martxan Errebal kaleko 16. zenbakian, `Errebal Plazia' kultur ekipamenduaren eta funtzio anitzeko eraikinaren -2. solairuan dauden aparkalekuak eta trastelekuak zentralizatu, kudeatu eta merkaturatzeko. Jon Iraola Eibarko alkateak oso ondo baloratu du Errebalgo aparkaleku-plazak eskuratzeko herritarrek erakutsi duten interesa. “Orain arte jasotako 116 eskaerek argi eta garbi erakusten dute herritarrek interesa dutela aparkaleku-plazak eta trastelekuak eskuratzeko. Epea apirilaren 30era arte irekita egongo da. Horri esker, zerbitzu garrantzitsua emango zaie inguru hartan bizi diren eibartarrei”, adierazi du.
Errebalgo bulegoaren ateak zabaldu eta hilabetera 116 eskaera jaso dira, Errebal Plaziaren -2. solairuan kokatutako aparkaleku-plazak eta/edo trastelekudun aparkaleku-plazak eskuratzeko. Errebal Plaziaren -2 solairuak 101 aparkaleku ditu, horietako 26 traslekuarekin, eta emakida-erregimenean merkaturatuko dira. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da datorren apirilaren 30era arte.
Epea amaitzen den unean (apirilaren 30ean), Udala eskaera guztiak aztertzen hasiko da, eta deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko du. Hori egin ondoren, behin betiko zerrendak osatu eta 101 aparkalekuen zozketa egingo du, horietako 26 trastelekuarekin eta 3 mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituak.
Garaje gehienen prezioa, salbuespenak salbuespen, 17.000 eurokoa da (12 metro karratuko garaje estandarraren prezioa), eta 3.500 eurotik gorakoa trastelekuetarako.
Aparkaleku eta trastelekuen zozketan parte hartzeko, interesatuek —aldez aurretik izena emateaz gain— adjudikazio-prozesuaren oinarri arautzaileetan behar bezala zerrendatuta dauden baldintza batzuk bete behar dituzte, hots: pertsona fisikoa izatea, dagokion eremuko bizilekuan 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatuta egotea, eta helbide fiskala Eibarren duen ibilgailu baten jabe izatea. (enpresa-ibilgailuak izan ezik, horiek erregulazio berezia dute-eta)
Adjudikazio-oinarrietan jasota dagoen moduan, hiria hiru lehentasun-gunetan banatu da: A, B eta C.
Interesatuek, eskaera-orria betetzeaz gain, aurretik 100 euro ordaindu behar dituzte.
Gero, garaje plazen eta/edo trastelekudun garaje plazen adjudikaziodun suertatzen direnek, zozketa egin ondoren (zozketa ekainean egingo da, ziur aski), gainerako zenbatekoa ordaindu beharko dute. Eta izena eman eta zozketan garajerik tokatu ez zaienei, aurretik utzi zituzten 100 euroak itzuliko zaizkie.
Errebaleko bulegoa
Errebal kaleko 16. zenbakian zabaldu zuten aparkalekuak eta trastelekuak zentralizatu, kudeatu eta merkaturatzeko bulegoa.
Bulego honen ordutegi hau da: astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara; ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara; eta larunbatetan, 10:00etatik 13:30era.
Arreta pertsonalizatua jasotzeko, hitzordua eskatu behar da 688869488 telefonora deituta edo mezu elektroniko bat bidalita: errebalbulegoa@eibar.eus.
Bulego honetan daude ikusgai garajeei eta trastelekuei buruzko plano, liburuxka eta era guztietako informazio-materiala. Dokumentazio hori eta baldintza teknikoen agiria Udalaren webgune honetan daude herritarren eskura.