Errebaleko etxebizitza bateko sute batean kea arnasteagatik hiru pertsona artatu dituzte.

Bi udaltzain eta etxebizitzaren jabea artatu behar izan dituzte
Errebaleko etxebizitza bateko sute batean kea arnasteagatik hiru pertsona artatu dituzte.
2024/03/24 20:07
eta kitto!

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hiru pertsona, horietako bi udaltzainak,Eibarko etxebizitza batean izandako sute batean kea arnasteagatik artatu dituzte.

Sua 17:20 inguruan izan da, Errebal kaleko sei solairuko eraikin batean.Sua kaltetutako pisuko sukaldeko ke-kanpaian sortu da. Sutea dela eta, ke ugari sortu da eta bi udaltzain eta kaltetutako pisuko bizilagun bat intoxikatu dira. Bertara joan diren suhiltzaileek kontrolatu dute sua baina kaltetutako etxebizitzako bizilagunek ezingo dira etxera itzuli aireztapen-lanak egin arte.