Errebalgo lanetan antzeman dituen irregulartasunekin errekurtsoa aurkeztu du Elkarrekin Podemos-ek
2020/11/06
13:22
eta kitto!
Errebalgo lanetan atzeman dituzten irregulartasunen kontrako helegitea aurkeztu du Eibarko Elkarrekin Podemos alderdiak. Errebalgo eraikinaren lanari buruzko espedientea gainbegiratu duten euren aholkulari teknikoen gomendioei jarraituta aurkeztu dute lanei egindako moldaketaren inguruko errekurtsoa, Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoan (KEAO).
Isabel Fernandez Pejenaute bozeramailearen berbetan, “uztailean lanen aldaketen kontrako botoa eman genuen eta, beraz, errekurtsoa aurkezteko ardura hori hartzea dagokit orain. KEAO-k errekurtsoa aurkezteko legitimitatea dudala aitortzea eta guretzat irregulartasunak diren horiek ondo begiratzea espero dugu”.
Lan batzuk behin-betiko onarpena jaso aurretik egin izana, %53tik gorako azpikontratazioa egotea edo fakturak ordaintzeko orduan egindako irregulartasunak aipatu dituzte, besteak beste. Lanak lehenbailehen amaituta ikusi nahi dituzte, “baina legeak beteta”.