Errefuxiatuen aldeko pintxo-potea egingo da gaur Untzagan Zaporeak-en eskutik
2017/04/07
11:31
eta kitto!
Beste toki batzuetan egindakoaren bidetik, Eibarren ere ekitaldi berezia antolatu dute Zaporeak proiektuko ordezkariek, Euskal Herriko Itzuliaren aitzakiarekin. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, elkartasun pintxo-potea egingo da Untzagan, Grezian dauden Siriako errefuxiatuei laguntzeko dirua batzeko asmoarekin. Pintxo-pote hori egin ahal izateko, ekimeneko arduradunek herriko ostalariengana jo dute laguntasun eske eta ekimenarekin bat egitera animatu diren tabernak Koskor, Kultu, Konten, Slow, Chic, Cepa, Ongi Etorri, Bar Nuevo, O’jais, Arkupe eta Hirurok dira. Horrekin batera, Idiazabal Jatorrizko Izendapenak Mausitxaren lau gazta emango ditu, bihar ere egingo duten pintxo-poterako. Bixar, pintxo-potea antolatzea ez ezik, elikagaiak batzen ere jardungo dute. Eta, ekitaldiaren harira, jokalari guztiek sinatu duten Eibar KE-ko kamiseta bat eta Itzuliaren garaileak sinatutako bere maillota ere zozketatuko dituzte zapatuan, Itzulia amaitu eta gero.