Errefuxiatuentzat lentejak bilduko dituzte Untzagako jubilatu etxean zapatu goizean

Errefuxiatuentzat lentejak bilduko dituzte Untzagako jubilatu etxean zapatu goizean
2019/04/12 09:53
eta kitto!
Mireia Alonso sukaldariaren ekimenez, Eibarren 1.000 kilo lenteja pardina jasotzeko bilketa ipini dute martxan, Zaporeak elkartearen bitartez Lesbosen (Grezia) dauden errefuxiatuei bidaltzeko. Egunotan herriko hainbat tokitan aritu dira lentejak biltzen eta bihar, berriz, Untzagan egongo dira, 11:00etatik 14:00etara, lagundu nahi duen jendeak eramaten dituen lentejak jasotzeko prest. Lentejekin batera, konpresak, umeendako pardelak eta zapi-umelak ere gustora hartuko dituzte. Untzagako jubilatu etxean, beheko pisuko gelan egingo da bilketa eta Eibarko jubilatu etxeek osatzen duten Biztu elkartekoek lagunduko dute.