Errege Magoei harrera beroa egingo diete hilaren 5ean
Aurretik dantzak egingo dituzte Ipurua kiroldegian eta, gero, kabalgata
2025/01/02
09:41
eta kitto!
Urtarrilaren 5ean egingo da Errege Magoen kabalgata, 19:00etan Untzagatik abiatuta. Cielito Eibarko Musika Bandak lagunduko die herriko kaleetan zehar egingo duten kalejiran.
Aurretik, baina, 17:00etan, Nele Dantza Eskola, Ballet Eibarres, Kaxa, Koa eta Ipurua Gimnasia Erritmikoa taldeek Ipurua kiroldegian egingo duten dantza ikuskizuna ikusiko dute Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek.