Erregionaleko CD Urki-ren taldeek Elgoibarren aurka galdu zuten asteburuan

Urki-ren taldeek azkenengo jardunaldia jokatuko dute Gabonetako atsedenaldiaren aurretik
Erregionaleko CD Urki-ren taldeek Elgoibarren aurka galdu zuten asteburuan
2025/12/16 12:29
Ekhi Belar Errasti

Elgoibar CD-ren taldeen aurka amore eman behar izan zuten erregionalean jokatzen duten CD Urki-ren talde biek. Ohorezko Erregional mailako taldeak 2-0 galdu zuen, baina oraindik postu erosoan jarraitzen du sailkapenean (11. postuan dago, 17 punturekin). Erregionalen 1. mailako taldeak, bere aldetik, 2-1 galdu zuen Elgoibarren eta Soraluzek aurrea hartu dio sailkapenean, orain 3. postuan daudelarik.

Talde biek asteburu honetan jokatuko dute berriz ere eta garaipenarekin amaitu nahi izango dute urtea, Gabonak direla eta atsedena hartuko dutelako urtarrilera arte.