Erregionaleko Eibar Urkok ere mailaz igo du jardunaldi baten faltan

Armaginek 0-4 gainditu zuten Bergara azken jardunaldian
Erregionaleko Eibar Urkok ere mailaz igo du jardunaldi baten faltan
2024/05/20 11:05
eta kitto!

SD Eibar futbol klubeko ordezkarien denboraldia zaila da hobetzea oraingo honetan. 3. RFEF mailako euren multzoetako liderrak izanda, 2. RFEF mailara igotzea lortu duten Vitoria filialari (gizonezkoena) eta Eibar B-ri (emakumezkoena), oraingoan Erregionaleko Ohorezko Mailako Eibar Urkok lortutakoa gehitu behar zaizkie. Gainera, oraingoan bai, txapeldun izatetik aparte, eta Vitoriaren igoera baliatuz, aipatutako taldeak 3. RFEF Mailan jokatuko du hurrengo denboraldia.

Armaginek 0-4 gainditu zuten Bergara azken jardunaldian eta, horrela, Aretxabaleta bigarrenari bi puntu kentzen dizkiotenez, ziurtatuta dute txapela jantziko dutena.