Erregionaleko Eibartarrak eta 3. RFEF Mailako Eibar B: makularik gabeko liga hasiera

Erregionaleko Eibartarrak eta 3. RFEF Mailako Eibar B: makularik gabeko liga hasiera
2023/11/07 10:33
eta kitto!
Ikaragarria da gure herriko bi talde horiek hartu duten martxa jokatzen diharduten multzoetan dagoeneko hainbat partidu jokatu eta gero. Horrela, emakumezkoen 3. RFEF-ko bigarren multzoan, bederatzi jardunaldi jokatuta, eibartarrak goren-gorenean daude: partidu guztiak irabazi dituzte, azkena Mutilverari 4-0, eta une honetan zazpi puntuko aldea ateratzen diote Burgos bigarren sailkatuari. Jakina, talde goleatzaileena da (34 gol), alde handiarekin, eta, aldi berean, gol gutxien jaso duena: bi bakarrik jokatutako bederatzi partiduetan.

Gipuzkoako 1. Erregionaleko bosgarren mulltzoan, bestalde, gure herriko Eibartarrak-eko talde nagusiak 0-5 irabazi zion azken jardunaldia Ikasberri B taldeari eta, emaitza horrekin, dagoeneko 21 puntu ditu eta zortziko aldea ateratzen die atzetik datozen Mondragon, Elgoibar eta Aloña Mendiri. Eibartarrak-ek 21 puntu ditu une honetan, 25 gol sartu eta bi bakarrik jasota.