Erregionaleko Gorengo Mailako Eibartarrak FT-k berriz ere galdu du
Asteburu honetan Ordiziari bisita egingo dio beheko postuetatik irteteko gogoarekin
2025/10/23
12:06
Ekhi Belar
Denboraldiko lehen bost partiduak jokatu ondoren, Erregionaleko Gorengo Mailan jokatzen duen Eibartarrak FT-k garaipen bakarra lortu du (Lagun Onak B-ren aurka, orain dela bi asteburu), eta hiru punturekin 14. postuan dago sailkapenean. Oraindik ere bi talde ditu azpitik, baina gora begira jarri nahi du berehala talde eibartarrak.
Azken jardunaldian Lazkao jaso zuen etxean eta 3-5 galdu zuen (Eibartarrak 2-0 joan zen aurretik), lazkaotarrek sailkapenean aurreratu egin zietelarik. Oraingoan, Ordizian jokatuko dute, zapatuan, urriak 25, 16:30ean.