Errekatxu eta Arane bitarteko errepidea trafikoarentzat itxita dago

Errekatxu eta Arane bitarteko errepidea trafikoarentzat itxita dago
2014/03/27 00:00
eta kitto!

Atzo (eguaztena, hilak 26) iluntzeko 21.20ak aldera gertatutako luperixak eraginda, zuhaitza erori zen Errekatxu eta Arane lotzen dituen errepideraino. Eroritako zuhaitzarekin batera harriak eta lokatza ere jausi ziren eta, errepidea guztiz garbitu bitartean, bidea trafikorako itxi dute hesiak ipinita. Udaltzainek Zerbitzu sailari arazoa konpontzeko abisua eman diote, beraz errepidea laster garbitu eta trafikoa bere onera bueltatzea espero dute.